Nagusia
Olentzeroren mezua Arrasatearrei
Negu on Arrasate!
Ez dakigu Olentzerok ezagutuko dauen gure herrixa gabaz etxe danetatik pasatzen danien. Herritxarrak maskarekin tapauta ezin alkarri besarkatu, tabernak itxita, kultura mugatuta… Gu etxien sartuta egon garen hilabete danetan, bera mendixan inoiz baino lasaixau ibili da behintzat.
Horregatik, hemen ikusi ahalko da Olentzeron urteroko agurra!
Kartelak
Egitaraua
Olentzeroren agurra Arrasatearrei
Negu on Arrasate! Ez dakigu Olentzerok ezagutuko dauen gure herrixa gabaz etxe danetatik pasatzen danien. Herritxarrak maskarekin tapauta ezin alkarri besarkatu, tabernak itxita, kultura mugatuta... Gu etxien sartuta egon garen hilabete danetan, bera mendixan inoiz baino lasaixau ibili da behintzat. Horregatik, hemen ikusi ahalko da Olentzeron urteroko agurra!
Santamasak 2020 aurkezpena
Pandemiak goitik behera zeharkatu ditu baita Santamasak eta Olentzero eguna ere, horregatik abenduaren 22 eta 24ko egunak barne biltzen dituen ekitaldi eta festa giroa moldatu du Santamas Komisiñuak. Azken urte luzeetan lerrokatu da Santamas Komisiñua gertuko produktuen, bertako langintzen, kultura herrikoiaren eta jai parte hartzaileen ildoan. Eta aurtengoa bide bereko…
2020 egitaraua
2020 Santamasetako egitaraua Osatutako egitarau bereziaren aurrean, Santamas Komisiñuak dei egin nahi dio Arrasateko herriari arduraz eta ilusioz osatutako egitarauan parte hartzera. Izan ere, pertsonen arteko urrunketa arautu bada ere, gure jatorriaren sustraiei gerturatzeko momentu bikaina dugu parean, baita aurten ere. Parte hartu eta gozatu aurtengo Santamasekin! egitaraua2020
2020 kartelak
2020 Santamasetako kartelak Iban Galan Desegin Azken urteotan bezala, Iban Galan marrazkilariak egin du Santamasetako kartela.