Artisau azokan izen emateko epea abenduaren 2an amaituko da

2018ko Abenduaren 22an ospatuko den SANTAMASETAKO ARTISAUTZA FERIAN postua jarri gura baduzu, bete Iizen emate orria  ABENDUAREN 2a baino lehenago. Santamas komisiñua, abenduaren hasieran jarriko da zuekin harremanetan. Onarpenerako irizpideak ondoko estekaren bitartez irakurri ahal izango dituzu. PROTOKOLOA Eskerrik asko!

Artisau azokan izen emateko epea ireki da

Ireki da abenduren 22ko artisau azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea. Azaroaren 1etik abenduaren 2ra bitartean izen emateko aukera egongo da webgunean argitaratu den inprimakiaren bitartez. Santamas komisiñua, abenduaren hasieran jarriko da eskaera egin dutenekin harremanetan. Artisau azokan parte hartzeko eskaera egin nahi baduzu, hemen klikatu.  

2018ko artisau azokan izena emateko epea laster irekiko da

Laster jarriko da webgune honetan, Abenduaren 22an Santamas egunean, artisau azokan parte hartu ahal izateko bete beharreko inprimakia

Txerri zozketa, zenbaki saritua

Txerri zozketako zenbaki saritua: 5877 Azaldu da Txerri zozketaren irabazlea, Zorionak Rosana!

Santamasetako egitarauaren hasiera

Ostiral honetan emango zaio hasiera Santamasetako egitarauari. Umeentzako Santamasetako Herri probak izango dira 19:00etan Herri Plazan. (lokotx bilketa, txingak, trontza, lasto altzaketa, zaku eramatea eta sokatira). 19:00etan Uarkape pilotalekuan Santamas pilota txapelketako finalak ospatuko dira. Azkenik, 20:00etan Harreman elkarteak antolatuta, Goikobalu abesbatzak kontzertua emango du Parrokixan. Larunbatean, 10:00etatik aurrera Ehoziri-lan…