Laster jarriko da webgune honetan, Abenduaren 22an Santamas egunean, artisau azokan parte hartu ahal izateko bete beharreko inprimakia

Ostiral honetan emango zaio hasiera Santamasetako egitarauari. Umeentzako Santamasetako Herri probak izango dira 19:00etan Herri Plazan. (lokotx bilketa, txingak, trontza, lasto altzaketa, zaku eramatea eta sokatira). 19:00etan Uarkape pilotalekuan Santamas pilota txapelketako finalak ospatuko dira. Azkenik, 20:00etan Harreman elkarteak antolatuta, Goikobalu abesbatzak kontzertua emango du Parrokixan. Larunbatean, 10:00etatik aurrera Ehoziri-lan tailerra egongo da, Kulturateko areto nagusian 6 urtetik aurrerako umeentza.

Read More

Abenduak 12an, Herri bazkarirako txartelak salgai jarriko dira 18 eurotan ohiko tabernetan, hau da, Bengoa, Kajoi eta Iluntzen. Herri bazkarixa abenduaren 22xan, eguerdiko 14:45ean hasiko da.

Abenduaren 4an arratsaldeko 18:30etan Saiolan eraikineko Arrostaitz dantza taldearen lokalean prentsaurreko baten bitartez aurtengo Arrasateko Santamasetako egitarauaren berri emango dugu. Bertan Santamas komisiñua, Udala eta Arrasateko Kultur taldien ordezkariak egongo gara aurtengo egitaraua eta berrikuntzak azaltzeko. Urtero lez, Abenduaren 22an Arrasaten bizi dugun jai berezi eta kuttun honi bultzada emateko bertan ikusiko garelakoan,eskerrik asko aldez aurretik Santamas Komisiñua

Abenduaren 3an amaitu da SANTAMASETAKO ARTISAUTZA FERIAN postua jartzeko izen emateko epea.