Santamasetako egitarauaren hasiera

Ostiral honetan emango zaio hasiera Santamasetako egitarauari.

Umeentzako Santamasetako Herri probak izango dira 19:00etan Herri Plazan. (lokotx bilketa, txingak, trontza, lasto altzaketa, zaku eramatea eta sokatira).

19:00etan Uarkape pilotalekuan Santamas pilota txapelketako finalak ospatuko dira.

Azkenik, 20:00etan Harreman elkarteak antolatuta, Goikobalu abesbatzak kontzertua emango du Parrokixan.

Larunbatean, 10:00etatik aurrera Ehoziri-lan tailerra egongo da, Kulturateko areto nagusian 6 urtetik aurrerako umeentza. Idoia Ibañezek gidatuko du.

Ordu berean Natur Jostailuen tailerra da burutuko da, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Basoko egur eta harriekin jostailuak egiteko aukera egongo da Orbela Natur Hezkuntza komunitateko lagunekin. Familia osoak parte hartu ahal izango du. Parte hartzaile kopuru mugatua denez 717714933 telefonora mezua bidali beharko da abenduaren 15a baino lehen.

Herri bazkarirako txartelak salgai

Abenduak 12an, Herri bazkarirako txartelak salgai jarriko dira 18 eurotan ohiko tabernetan, hau da, Bengoa, Kajoi eta Iluntzen. Herri bazkarixa abenduaren 22xan, eguerdiko 14:45ean hasiko da.

Santamasak 2017 aurkezpena

Abenduaren 4an arratsaldeko 18:30etan Saiolan eraikineko Arrostaitz dantza taldearen lokalean prentsaurreko baten bitartez aurtengo Arrasateko Santamasetako egitarauaren berri emango dugu.

Bertan Santamas komisiñua, Udala eta Arrasateko Kultur taldien ordezkariak egongo gara aurtengo egitaraua eta berrikuntzak azaltzeko.

Urtero lez, Abenduaren 22an Arrasaten bizi dugun jai berezi eta kuttun honi bultzada emateko bertan ikusiko garelakoan,eskerrik asko aldez aurretik

Santamas Komisiñua