Santamasak 2020 aurkezpena

Pandemiak goitik behera zeharkatu ditu baita Santamasak eta Olentzero eguna ere, horregatik abenduaren 22 eta 24ko egunak barne biltzen dituen ekitaldi eta festa giroa moldatu du Santamas Komisiñuak.

Azken urte luzeetan lerrokatu da Santamas Komisiñua gertuko produktuen, bertako langintzen, kultura herrikoiaren eta jai parte hartzaileen ildoan. Eta aurtengoa bide bereko urrats berri bat gehiago besterik ez bada ere, osasun ekitaldiak berregin ditu Komisiñuak.

Ildo horretan, azpimarragarriak dira trabaz traba emanaldiak osatuko dituzten musikari eta dantzariak, Txoronpio eta Txoronpiaren eskoletara hurbiltzea, eskulangintzen azoka, kontzertuak, hitzaldiak, ipuin kontaketak… Hala ere, herriko eragile anitzekin osatutako egitarauan badira aurten egitarautik kanpo leudeken osagaiak: Txerria, ganadu azoka, herri kirolak, herri bazkaria, ohiko Olentzeroren kalejira eta agurra, zenbait musikariren parte hartzea…

Egun bakarreko festa eta honek dakartzan jende pilaketak ekiditeko asmoz, egitaraua abendu bukaeran antolatu du Komisioak. Hartara, 3 gunetan nagusituko da egitaraua: Biteriko karpa, Kulturateko areto nagusia eta Gaztetxea.

Aipamen berezia behar du Olentzeroren agerraldiak. Izan ere, Arrasateko gazteenek berau agurtzeko aukera izango dute arratsaldeko 20.00etan zerura begiratzean edo 24 arratsaldean herriko kale gehienetatik pasatzen denean.

Osatutako egitarau bereziaren aurrean, Santamas Komisiñuak dei egin nahi dio Arrasateko herriari arduraz eta ilusioz osatutako egitarauan parte hartzera. Izan ere, pertsonen arteko urrunketa arautu bada ere, gure jatorriaren sustraiei gerturatzeko momentu bikaina dugu parean, baita aurten ere.

Azkenik, Santamas Komisiñuak eskerrak eman nahi dizkio kulturgintzaren kinka larrian dauden taldeei. Herri honetako doinu, erritmo, ahots eta dantzarien urteetako lan militanteak soilik bermatuko duelako etorkizuneko Santamasetan jai giroa berreskuratzea.