Santamasetako egitarauaren hasiera

Admin/ 12 abendua, 2017/ Berriak

Ostiral honetan emango zaio hasiera Santamasetako egitarauari.

Umeentzako Santamasetako Herri probak izango dira 19:00etan Herri Plazan. (lokotx bilketa, txingak, trontza, lasto altzaketa, zaku eramatea eta sokatira).

19:00etan Uarkape pilotalekuan Santamas pilota txapelketako finalak ospatuko dira.

Azkenik, 20:00etan Harreman elkarteak antolatuta, Goikobalu abesbatzak kontzertua emango du Parrokixan.

Larunbatean, 10:00etatik aurrera Ehoziri-lan tailerra egongo da, Kulturateko areto nagusian 6 urtetik aurrerako umeentza. Idoia Ibañezek gidatuko du.

Ordu berean Natur Jostailuen tailerra da burutuko da, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Basoko egur eta harriekin jostailuak egiteko aukera egongo da Orbela Natur Hezkuntza komunitateko lagunekin. Familia osoak parte hartu ahal izango du. Parte hartzaile kopuru mugatua denez 717714933 telefonora mezua bidali beharko da abenduaren 15a baino lehen.