Santamasetako egitaraua

Admin/ 17 abendua, 2021/ Berriak

Dakitzuen moduan aurten ez dou santamas egunik ospatuko. Baina egitarau zabala antolatu dou herriko beste eragile batzukin batera. Arrasateko tabernetan eskuragarri aukiko dozue papelian. Baitxa QR bidez be. 22tik kanpo mundua xauk!

Santamasetako bazkaria bertan behera

Admin/ 25 azaroa, 2021/ Berriak

Penaz… Baina aurten be, bizi dogun osasun egoera dala ta, ezingo dogu herri bazkaririk antolatu Santamas egunien. Komisiñotik jarraitzen dou eguna antolatzen, berau izen deixen herriko giruan pizgarri!

Santamas Txarrixa

Admin/ 16 azaroa, 2021/ Berriak

Santamasak eztie Santamasak txerrixan presentzia barik. Aurten be ezta faltako urrezko gonbidatu hau eta badabil haundi itxen @ibaialberdi_ -n zelaixetan. Euskal arrazako txerrixa da bera eta 300 bat kilo aguantaubiko ditxu gure tronkomobilak. Baina inportantiena… Zela uste dozue deitxuko dala? Jarraitxuiguzu eta ezagutu hurrengo egunetan! Geroz eta gertuau dazela Santamasak!!!  

Jostailu truke merkatua

Admin/ 15 azaroa, 2021/ Berriak

Emon deigun aukera 2. Eskuko jostailuei! Eskerrik asko txatxilipurdi ! Ezinbestekuak die holako proposamenak Olentzero ekologikoago eta ez hain kapitalistak eraldatzeko.