SANTAMASETAKO HERRI BAZKAIRAKO TIKETAK SALGAI

Santamasetako egitarau konpleto baten ezin da herri bazkaixa falta. Horregatik, aurten be, abenduak 22xan Musakolako kiroldegixan ingou hitzordua. Bazkarirako tiketak abenduaren 13an jarriko dira salgai, Uarkapeko txarteldegia.

tiketak erosteko: 

  • Eguna: Abenduak 13, martitzena
  • Ordua: Arratsaldeko 19:00tan
  • Tokia: Uarkapeko txarteldegixan
  • Prezioa: 22€ 

* Pertsonako 5 tiket bakarrik hartu ahalko die

* Gluten gabeko menua, menu begetarianoa edo beganoa nahi izanez gero, bazkariko tiketa erosterakoan abixatu.

* AZ Gaubelak girotuko du bazkalostea.

* Bazkari egunian autobus zerbitzua egongo da herritxik kiroldegira hurbiltzeko.

OHARRA: Aurten bazkarira sartu ahal izeteko, PERTSONA OROK tiketa erosi biharko dau. Aforo kontuak diela ta legiak bihertuta… PERTSONA BAT = TIKET BAT (adina edozein izenda be)